Berriak
Atzealdea Auzo konposta egin nahi duten herritarrentzat bilera irekia izango da abenduaren 13an
2016·12·06
Alegiako Udalak auzo konposta egiteko aukera eskainiko die herritarrei. Duela gutxi horretarako prestatuta dauden gune batzuk ezarri dira herriko hiru puntutan, Erbeta parkean, Don Pio Montoya enparantzan eta Larraitz auzoko mendebaldean, 4-8 zenbakidun eraikinen atzean, hain zuzen ere. Behin hori eginda, auzokonposta egiteko asmoa duten herritarren kopurua ezagutu nahi du Udalak eta horretarako, bilera informatibo ireki bat antolatu da datorren abenduaren 13rako, asteartea, 19:00etan kultur etxean. Bilera horretan egitasmoari buruzko informazio zabala emango da eta herritarrek izan ditzaketen zalantza eta galderak erantzungo dira.
Aldi berean, egitasmoak aurrerantzean emango dituen urratsen berri ere emango da. Interesa dutenek izena emateko izango duten epeei buruzko informazioa eta sistemaren funtzionamendu egokia ikasteko emango den formakuntzaren nondik norakoak ere azalduko dira. Gauzak horrela, auzo konposta egin nahi duten herritarrei bilera horretara joateko deialdia luzatzen die Udalak.