Berriak

Auzo konposta egiten dutenentzako bonoak irailetik aurrera banatuko dira

Egitasmoan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman beharko dute izena telefonoz deituta edo epostaz, irailaren 1etik aurrera

2020·08·04


ALEGIAKO ORRIEren azken alean argitaratu zen moduan, Udalak auzo konposta sustatu nahi du herritarren artean. Gaur egun 34 dira Alegian auzo konposta egiten duten familiak, 100 lagun inguru. Kalebeherako parke ondoan, Kalegoran eta Larraitz auzoan dauden puntuetan metatzen den herrian sortzen den hondakin organikoaren %13 inguru. Konpostari beharrezkoak diren azterketak egiten zaizkio, kaltegarriak izan daitezkeen bakteriarik ez duela ziurtatzeko.

2017tik indarrean dagoen ekimenaren parte direnei esker ona adierazteko eta jende berria erakartzeko pizgarriak eskaini nahi ditu Udalak. Horrela, jada izena emanda daudenei eta orain ematen dutenei, herriko saltokietan kontsumitzeko 30 euroko txartel bana emango zaie. Horrelako neurriekin auzo konpostarekin herritar gehiagok bat egitea da Udalaren itxaropena. Interesatuek 943 65 10 87 telefono zenbakira deitu dezakete edo udala@alegia.eus helbidera idatzi. Izena ematea zein bonoen banaketa irailetik aurrera egingo da.