Berriak
Atzealdea Azaroa bete-beteko kultur eskaintzarekin dator
2025·10·29

Udazkenean kulturak leku berezia izaten du Alegian eta horren lekuko da Kultura batzordeak azarorako eta abendu hasierarako prestatu duen egitaraua. Erakusketak, bizikleta egunak, bakarrizketak… Askotariko ekintzak biltzen dituen egitaraua antolatu da eta adin guztietako herritarrek berauetan parte hartzeko aukera izango dute. Segidan duzue egitaraua aletuta:
Azaroan zehar
Erakusketa liburutegian: Zizurkilgo Bookface erakusketa.
Azaroak 8, larunbata
- Txupitxu Bizikleta Eune.
Txupitxu MTB taldeak antolatuta.
Azaroak 7, ostirala
Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehenengo atala.
19:00 zinean.
Azaroak 14, ostirala
Irakurle taldearen saioa: Beti mugan. Ruben Ruiz.
17:00etan liburutegian.
Azaroak 17, astelehena
Liburutegia topagune: Betzaida Urtazaren ipuin kontaketa.
16:45ean liburutegian.
Azaroak 21, ostirala
Bakarrizketa ‘Putaren bakarrizketa eroetxean’. Laura Penagos.
21:30ean Elizpe zinean.
Azaroak 25, asteartea
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna.
Azaroak 28, ostirala
Santa Xexili eguneko kontzertua: Loatzo musika eskolako banda.
18:30ean plazan.
Abenduak 3, asteazkena
Euskararen Eguna: Talo tailerra (izena eman beharko da aurretik).
18:00etan plazan.
Abenduak 12, ostirala
Irakurle taldearen saioa.
17:00etan liburutegian.