Berriak

Atzealdea Azaroaren 17an Ines Bengoaren ipuin kontaketa izango da 17:00etan liburutegian

Udazkeneko kultur egitarauaren baitako ekitaldia izango da eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago

2022·11·11


Azaroaren 17an, osteguna, Ines Bengoa ipuin kontalariaren saio bat izango da liburutegian. Udazkeneko kultur egitarauaren baitako hitzordua izango da eta 17:00etan hasiko da liburutegian. Saio hau 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da.