Berriak
Atzealdea Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da liburutegian
Gorputz zatiak dituzten liburuak hartu eta horiekin bat datozen herritarrekin ateratako argazkiekin osaturiko erakusketa da
2025·10·30

Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.