Berriak

Azaroaren 10eko 7:30erako Aralar bideko Larraitz ekialdera dauden aparkalekuek ibilgailurik gabe egon beharko dute inausketa lanak direla eta

Eskolaren paretik hasi eta Franconiko sarrerara bitarteko eremuan egingo dituzte lanak

2022·11·09


Azaroaren 10ean osteguna, Aralar bidean Larraitz ekialdera dauden aparkalekuek ibilgailurik gabe egon beharko dute 7:30erako. Inausketa lan batzuk burutu behar dituzte inguruko zuhaitzetan eta makinek lan egin dezaten, eremu horrek ibilgailurik gabe egon beharko du. Eskolaren paretik hasi eta Franconiko sarrerara bitartean egingo dituzte lanak. Behin horiek amaituta, aparkatu ahal izango da.