Berriak
Atzealdea Azaroaren 13an menpekotasunen bat duten pertsonentzako laguntzei buruzko hitzaldi bat eskainiko da
11:00etan izango da kultur etxean eta Agurtzane Lopetegi gizarte langilea izango da hizlaria
2025·11·05

Azaroaren 13an, osteguna, hitzaldi bat eskainiko da kultur etxean 11:00etatik 12:00etara. Menpekotasunen bat duten pertsonentzako laguntzei buruzko informazioa eskainiko da bertan eta Alegiako Udaleko gizarte langilea den Agurtzane Lopetegi izango da hizlaria.