Berriak

Atzealdea Azaroaren 16an ‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dira 19:00etan zinean

Ritxi Lizartza zuzendarietako bat eta historiaren protagonistetako bat den Xabier Amurizak hartuko dute parte solasaldian

2022·11·11


Azaroaren 16an, asteazkena, ‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dira 19:00etatik aurrea zinean. Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.

Bidaia hori ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia.

Proiekzioaren ostean, dokumentalaren zuzendarietako bat den Ritxi Lizartzarekin eta protagonistetako bat den Xabier Amurizarekin solasaldia izango da.