Berriak

Atzealdea Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldian izena emateko epea zabalik da kultur etxean

Ahobizi edo Belarriprest izan gaitezke eta azaroaren 16an 18:30ean banatuko dira txapak plazan

2022·11·09


Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren hirugarren ekitaldia egingo da. Hitzez ekiteko garaia izango dela adierazi du antolakuntzak eta aurreko ekitaldietan bezala, 16 urtetik gorako herritar guztiek hartu ahal izango dute parte. Jakina den moduan, Euskaraldian parte hartu nahi dutenak Ahobizi edo Belarriprest izan daitezke. Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago Alegiako kultur etxean. Izena ematen duten pertsonek azaroaren 16an, asteazkena, jaso beharko dituzte txapak plazan 18:30etik aurrera. Euskaraldiaren webgunean ere eman daiteke izena.