Berriak

Atzealdea Azaroaren 19an Amelia Tiganusek ‘Juventud, internet y violencia sexual. ¿Quién gana?’ hitzaldia eskainiko du 18:00etan kultur etxean

Gazteleraz izango da eta herritar guztiei zuzenduriko saioa izango da

2024·11·12


Azaroaren 19an, asteartea, Amelia Tiganusek ‘Juventud, internet y violencia sexual. ¿Quién gana?’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du 18:00etan kultur etxean. Tiganus jatorri errumaniarreko aktibista feminista da. Emakumeen salerosketatik bizirik atera zen eta 2007az geroztik Gipuzkoan bizi da, aktibismo feministan murgildurik. Herritar guztientzat irekia izango da hitzaldia.