Berriak

Azaroaren 1ean hilerrira joango diren herritarrei arduraz jokatzeko eta segurtasun neurriak betetzeko deia egiten zaie

Egun hori joan-etorri handiko eguna izaten da eta bizi dugun egoeran arriskuak ekiditeak du lehentasuna

2020·10·29


Datorren igandean, azaroak 1, asko izango dira Alegiako hilerrira hurbilduko diren herritarrak. Bizi dugun osasun krisialdia dela eta, hilerrira joango diren herritarrei arduraz jokatzeko eta segurtasun neurri guztiak errespetatzeko eskatu nahi zaie Udaletik. Sartzerakoan edo ateratzerakoan sortu litezkeen jende pilaketak ekiditea eskatzen da, baita hilobi inguruetan sortu daitezkeenak ere. Maskarila erabiltzea derrigorrezkoa dela eta sei pertsonatik gorako taldeetan elkartzea debekatuta dagoela. Hilerriko kapera itxita egongo da.