Berriak
Atzealdea Azaroaren 20an Amelia Tiganusek ‘Historia de una lucha’ izeneko hitzaldia eskainiko die DBH 3 eta 4 mailetako ikasleei
2024·11·13

Azaroaren 20an, asteazkena, ‘Amelia Tiganus. Historia de una lucha’ hitzaldia eskainiko zaie DBH 3 eta 4 mailetako ikasleei 10:45ean kultur etxean. Amelia Tiganus izango da hizlaria eta bere esperientzia pertsonala izango du ardatz. Tiganus jatorri errumaniarreko aktibista feminista da. Emakumeen salerosketatik bizirik atera zen eta bost urtez prostituzioan aritzera behartua izan zen. 2007an atera zen mundu horretatik eta harrezkero, Gipuzkoan bizi da, aktibismo feministan murgildurik.