Berriak
Atzealdea Azaroaren 20an Loatzo musika eskolak ganbara kontzertua eskainiko du Alegian
18:30ean hasiko da kultur etxean eta Xexili egunaren bueltan musika eskolak antolatu duen zikloaren baitan kokatzen da
2023·11·14

Loatzo musika eskolako Musika Astea antolatu du azaroaren 19tik 24ra bitartean. Hilaren 22an musikarien zaindaria den Xexili eguna ospatzen da eta hori aitzakia modura hartuta, emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte eskualdeko hainbat herritan. Alegiaren txanda azaroaren 20an, astelehena, izango da. 18:30ean ganbara kontzertu bat eskainiko da kultur etxeko areto nagusian.