Berriak

Atzealdea Azaroaren 21ean Laura Penagosek ‘Putaren bakarrizketa eroetxean’ bakarrizketa eskainiko du zinean

21:30ean hasiko da emanaldia eta sarrerak azaroaren 17tik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 6 euroan

2025·11·12


Azaroaren 21ean, ostirala, Laura Penagosek ‘Putaren bakarrizketa eroetxean’ bakarrizketa eskainiko du zinean 21:30etik aurrera. Emakume bat bakarri dago eroetxe bateko gela batean, aulki batean eserita eta kamerez inguratuta, ikusten ez dugun mediku batekin hizketan. Emakumea prostituta da eta elkarrizketan bere historia kontatuko du. Horrela, sexualitatea, biolentzia, klasismoa eta feminismoa bezalako gaiak azaleratuko dira.

Emanaldi horretarako sarrerak azaroaren 17tik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 6 euroan.