Berriak
Atzealdea Azaroaren 22an Alex Txikonen hitzaldia izango da 18:30ean kultur etxean
Alegiako Mendi Asanbladak antolatu duen ekitaldia da eta herritar guztientzako irekia izango da
2023·11·10
Azaroaren 22an, asteazkena, Alex Txikon alpinistaren hitzaldia izango da 18:30ean kultur etxean. Alegiako Mendi Asanbladak antolatu duen ekitaldia da eta neguko bere hurrengo espediziora abiatu aurretik, lemoarraren hitzak entzuteko aukera izango da. Herritar guztientzako ekitaldi irekia izango da eta mendi asanbladatik bertaratzeko gonbitea luzatzen da.