Berriak

Atzealdea Azaroaren 22an jarriko dira salgai Inaxio Begiristainen ‘Bata zu eta bestea’ ni antzezlanerako sarrerak kultur etxean

Abenduaren 2an 19:00etan eta 3an 11:00etan izango dira emanaldiak eta sarrerek 5 euroko prezioa izango dute

2022·11·18


Azaroaren 22an, asteartea, jarriko dira salgai ‘Intxurre antzerki taldea, Inaxio 100 urte’ taldeak eskainiko duen ‘Bata zu eta bestea ni’ antzezlana ikusteko sarrerak. Inaxio Begiristainen obra antzeztuko dute antzerkigilearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak borobiltzeko eta sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira 5 euroko prezioan. 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara erosi ahal izango dira.

Bi emanaldi eskainiko dira, biak zinean. Lehena abenduaren 2an izango da, ostirala, 19:00etan. Bigarrena hurrengo egunean izango da, abenduaren 3an, larunbata, 11:00etan. Sarrerak abenduaren 1era bitartean egongo dira salgai kultur etxean. Artean geratuko balira, emanaldien egunean bertan zinean salduko dira geratzen direnak.