Berriak

Atzealdea Azaroaren 22ko ZtandaP binakako bakarrizketarako sarrerak azaroaren 13an jarriko dira salgai

22:00etan zinean izango den emanaldirako sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira 5 euroko prezioan

2024·11·12


Azaroaren 22an, ostirala, Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak ZtandaP binakako bakarrizketa emanaldia eskainiko dute 22:00etatik aurrera zinean. Saio horretarako sarrerak azaroaren 13tik, asteazkena, aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 5 euroko prezioan.