Berriak

Atzealdea Azaroaren 24an NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera izango da Alegian

Interesatuek txanda hartu behar dute udaletxean eta azaroaren 19a izango da azken eguna

2025·11·12


Espainiako gobernu ordezkaritzak Gipuzkoako herri guztiei eskaini die NANa eta pasaportea herrian bertan atera edo berritzeko aukera. Derrigorrean egin beharreko izapidea denez eta herritarri Donostiarako edo Irunerako joan-etorria aurrezteko helburuz, Alegiako Udalak zerbitzua erabiltzeko hautua egin du herritarrei gauzak erraztea suposatzen duela ulertuta.

Bada, azaroaren 24an, astelehena, izango da lehen aldiz Alegian NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera. Goizeko 9:00etatik aurrera egin ahal izango da plazan baina derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Lehen ekinaldi honetan 20 txanda emango dira eta azaroaren 19a izango da hitzordua hartzeko azken eguna. Abenduan ere eskainiko da zerbitzua.