Berriak
Azaroaren 25aren bueltan hainbat ekitaldi egingo dira Udalak eta Eztanda talde feministak antolatuta
2023·11·17
Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Alegiako Udalak eta Eztanda talde feministak, urtero bezala, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte egun horren bueltan Eztanda talde feministarekin elkarlanean. Azaroaren 24an, ostirala, ‘Arnas betean’ pelikula eskainiko da zinean 19:30ean eta Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi zuzendariekin solasaldia izango da. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental honek gaiaren ikuspegi unibertsala aurkezten du. Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakusten dituzte.
Azaroaren 25ean, larunbata, hainbat ekitaldi izango dira plazan. 16:30ean Harrapakari Tailerra egingo da. 18:30ean kontzertu akustiko bat eskainiko du Jone Alustizak eta 19:30ean kontzentrazio bat egingo da plazan bertan.
Udalak eta Eztandak herritarrak azaroaren 25aren inguruan antolatu diren ekitaldietan parte hartzera animatu nahi dituzte.