Berriak
Atzealdea Azaroaren 25ean harrapakariak egiteko tailer bat egingo da
2023·11·06
Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egunaren bueltan, Kultura batzordeak ekimen ezberdinak antolatu ditu. Horien artean, harrapakariak egiteko tailer bat egingo da. Tailerra adin guztietako herritarri zuzendua da, haur zein heldu, LH1etik aurrera. LH1 eta LH2 mailetako haurrek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute eta hortik aurrera librea izango da.
Interesatuek azaroaren 7tik 14ra bitartean eman ahal izango dute izena. Kultur etxean eman daiteke edo lotura honetako formulario bidez.
Eguraldiak laguntzen baldin badu, tailerra plazan egingo da.