Berriak

Atzealdea Azaroaren 26ko ‘Luze edo motz’ ikuskizunerako sarrerak jada salgai daude kultur etxean

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai protagonista dituen emanaldia 22:00etan hasiko da zinean eta sarrerek 6 euroko prezioa dute

2021·11·22


Udazkeneko kultur egitarauaren barruan, azaroaren 26an, ostirala, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ‘Luze edo motz’ ikuskizuna eskainiko dute 22:00etatik aurrera zinean. ‘Bakean dagoena bakean utzi’ emanaldiaren ondotik dator ekoizpen berri hau eta ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

Emanaldi horretarako sarrerak gaurtik, azaroak 22, aurrera kultur etxean erosi daitezke 6 euroko prezioan.