Berriak

Atzealdea Azaroaren 29a izango da Euskararen Eguneko kantu bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Kultur etxean, Iskiñan eta Errotatxon daude salgai helduentzako 10 euroko eta haurrentzako 5 euroko prezioarekin

2023·11·22


Abenduaren 3an, igandea, Euskararen Eguna ospatuko da eta Alegiako Udalak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu egun horri begira. Eguerdiko 12:30ean triki poteo bat egingo da Eider eta Maider trikitilariekin eta Alegiako Erraldoiek ere hartuko dute parte. 14:00etan berriz, kantu bazkari bat egingo da Joxe Mendizabalekin kultur etxeko areto nagusian eta arratsalde osoan luzatuko da festa.

Kantu bazkari horretara joan nahi duten herritarrek azaroaren 29ra bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak. Kultur etxean, Iskiña tabernan eta Errotatxo okindegian egongo dira salgai. Helduentzat 10 euroko prezioa izango dute eta haurrentzat 5 eurokoa. Ondokoak izango dira menuak:

Helduena 10€

-Hasierakoak

-Paella

-Postrea eta kafea

Haurrena 5€

-Paella

-Postrea

Udalak herritarrak Euskararen Eguneko ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditu.