Berriak
Atzealdea Azaroaren 3an Bazurka industriaguneko eremu batean ezingo da ibilgailurik aparkatu asfaltatze lanak direla eta
Goizeko 6:00etatik 20:00etara bitartean ibilgailurik gabe egon beharko du lanak egingo diren eremuak
2022·11·02

Azaroaren 3an, osteguna, Bazurka industriaguneko eremu batean asfaltatze lanak egingo dira. Zehazki, Route 33 eta Berri Lantegia dauden inguruan, ibaiaren alboan dagoen eremuan egingo dira lanak. Berauek irauten duten bitartean, eremu horrek ibilgailurik gabe egon beharko du. Beraz, azaroaren 3ko 6:00etatik 20:00etara ezingo da aparkatu eta ordu horretarako ibilgailu guztiek bertatik kanpo egon beharko dute.