Berriak

Atzealdea Azaroaren 4an eta 5ean egingo da Larraitz ekialdeko eta hondakin sistemaren inguruko galdeketa

Udalak parte hartze prozesuetan zehar parte hartu duten herritarrei eskerrak eman nahi dizkie

2022·10·13


Alegiako Udalak Larraitz Ekialde eraberritzeko eta hondakinen bilketa sistemaren berrikuspenerako parte hartze prozesuaren baitan egin diren bigarren bilera errondak modu positiboan baloratzen ditu.

Bilera hauen helburua herritarrek egindako ekarpenen berri eman eta proiektu desberdinek izan dituzten aldaketak azaltzea izan da eta esan dezakegu helburu hori bete dela.

Honenbestez, hurrengo pausoak behin betiko proiektuak zehaztea eta galdeketen inguruko xehetasun guztiak modu publikoan herritarrei argitzea dira. Guzti hau azaroak 4 eta 5eko galdeketen aurretik egitea aurreikusten da.

Balorazio labur honekin amaitzeko, Alegiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan ekarpena egin duten herritar guztiei, bai modu presentzialean bileretara bertaratu zaretenei, bai beste bide batzuetatik beren iritzi eta proposamenak egin dituztenei. Ekainean esan genuen bezala, “hartu beharreko erabakiak herritarrekin batera, eta ahalik eta adostasunik handienarekin hartzea izan da udalaren asmoa, denon artean erabaki hobea hartuko delako. ”