Berriak
Atzealdea Azaroaren 4ko Bilboko manifestaziorako autobusa antolatu du Galtzaundik
Iskiña tabernan edo Galtzaundiren webgunean eman daiteke izena eta 10 euroko prezioa izango du
2023·10·24
Azaroaren 4an, larunbata, euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioa egingo da Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta. Galtzaundik autobusak antolatu ditu manifestazio horretara joan nahi duten herritarrentzat. Interesatuek Iskiña tabernan edo formulario hau beteta eman dezakete izena. Alegiatik 15:00etan aterako da autobusa eta 10 euroko prezioa izango du, autobusean bertan ordainduz. Itzulerako autobusa Bilbotik 19:30ean abiatzea aurreikusten da.