Berriak
Atzealdea Azaroaren 5ean ‘Aioko’ haur antzerkia eskainiko da zinean
2021·10·29
Azaroaren 5ean, ostirala, Zurrunka antzerki taldeak ‘Aioko’ haurrentzako antzezlana eskainiko du zinean 17:00etatik aurrera. Ezberdina izatea altxorra bada, gauzak ezberdin egiteak konponbideak badakartza, Aioko uharteko biztanleak ez dira honetaz jabetzen. Ezberdin izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur izango ditugu protagonista eta hauen bitartez ezagutuko ditugu giza komunitatearen komunikazio eta zaintza arazoak, hondamendiak, jeinuak, munstroak eta bidaia fantastikoak.
Itziar Rekaldek zuzenduriko lana da eta Eñaut Gorbea eta Nerea Ariznabarreta dira antzezleak.