Berriak

Atzealdea Bihar, osteguna, Mikel Prietok eta Jose Valderreyk hitzaldi bana eskainiko dute Intxausti urtearen barruan

Prietoren hitzaldia euskaraz izango da, Valderreyrena gazteleraz eta 19:00etatik aurrera entzun ahal izango dira udaletxeko ganbaran

2026·11·04


German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan, azaroan Intxausti Urtearen baitako lau hitzaldi eskainiko dira. Horietako lehena azaroaren 5ean, osteguna, izango da. Mikel Prietok eta Jose Valderreyk hitzaldi bana eskainiko dute 19:00etatik aurrera udaletxeko ganbaran. Prieto euskaraz ariko da eta ‘Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak’. izango da bere emanaldiaren izenburua. Valderrey gazteleraz ariko da eta ‘La evolución de las técnicas fotográficas a través del fondo Intxausti’ izena jarri dio bere hitzaldiari.

Azaroak 5, osteguna

Hitzaldia: ‘Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak’.

Hizlaria: Mikel Prieto. Euskaraz.

Hitzaldia: ‘La evolución de las técnicas fotográficas a través del fondo Intxausti’.

Hizlaria: Jose Valderrey. Gazteleraz. 

19:00etan udaletxeko ganbaran.