Berriak
Atzealdea Azaroaren 5etik 29ra Intxausti Urteko hainbat ekitaldi egingo dira
2026·11·04

German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da ospatzen aurten Alegian. Bada, Intxausti Urtea bezala izendatu den ospakizun zikloaren baitan, ekitaldi ezberdinak egingo dira azaroan. Alde batetik, azaroaren 5etik 29ra bitartean German Intxaustiren erakusketa bat egongo da ikusgai udaletxeko ganbaran. Ostegunetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:30era bisitatu ahal izango da eta igandeetan 11:30etik 14:00etara.
Bestetik, lau hitzaldiz osaturiko ziklo bat egingo da azaroaren 5etik 26ra. Ostegunero Intxausti Urtearekin loturiko gai bat hizpide izango dute hizlari ezberdinek. Saio horiek guztiak ere udaletxeko ganbaran izango dira, 19:00etan hasita. Segidan duzue egitarau osoa:
ERAKUSKETA
Azaroak 5-29. Intxausti Urtemuga.
German Intxaustiren erakusketa.
Ostegunak eta ostiralak: 18:00-20:30.
Igandea: 11:30-14:00.
Udaletxeko ganbaran.
HITZALDIAK
Azaroak 5, osteguna
Hitzaldia: ‘Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak’.
Hizlaria: Mikel Prieto. Euskaraz.
Hitzaldia: ‘La evolución de las técnicas fotográficas a través del fondo Intxausti’.
Hizlaria: Jose Valderrey. Gazteleraz.
19:00etan udaletxeko ganbaran.
Azaroak 12, osteguna
Hitzaldia: ‘Kristalezko memoria Intxaustitarren argazki-bilduman’.
Elur Ulibarrena.
19:00etan Udaletxeko ganbaran.
Azaroak 19, osteguna
Hitzaldia: ‘Fabrensa, suitzarren fabrika (1957-1980)’.
Emilio Latorre.
19:00etan Udaletxeko ganbaran.
Azaroak 26, osteguna
Hitzaldia: ‘Arropari begira’.
Ane Albisu.
19:00etan Udaletxeko ganbaran.