Berriak

Atzealdea Azaroaren 8an I. Txupitxu Bizikleta Eune ospatuko da Alegian

Enduro martxa, jatekoa eta gauza gehiago izango direla iragarri du Txupitxu Kirol Kluba antolatzaileak

2025·04·07


Azaroaren 8an, larunbata, I. Txupitxu Bizikleta Eune ospatuko da Alegian. Txupitxu Kirol Klubak antolaturiko eguna izango da oraindik xehetasun gehiegirik eman ez duten arren, enduro martxa eta jatekoa izango dira eta horrekin batera, eta egun osorako egitaraua antolatzen ari dira. Beraz, mendi bizikleta zaleek hitzordu bat izango dute egun horretan Alegian. Antolakuntzak aurrerago emango ditu egunaren inguruko xehetasun gehiago.