Berriak

Atzealdea Azaroaren 8ko I. Txupitxu Bizikleta Euneko martxan parte hartzeko izena emateko epeak zabalik jarraitzen du

Goizean enduro martxa bat egingo da, eguerdian parrillada eta arratsaldean haurrentzako ginkana

2025·10·29


Alegiako Txupitxu Kirol Klubak I. Txupitxu Bizikleta Eune ospatuko du azaroaren 8an, larunbata. Egun osorako egitaraua antolatu dute mendi bizikleta ardatz hartuta. Goizeko 9:00etan Alegiako MTB zirkuituak ezagutzeko enduro martxa egingo da. Behin hori amaituta, 14:00etan parrillada izango da plazan parte hartzaile guztientzat eta ondoren zinta karrera egingo da opariekin. 16:00etan haurrentzako ginkana batekin osatuko da egitaraua.

Interesatuek lotura honen bidez eman dezakete izena eta azaroaren 5a izango da azken eguna.