Berriak
Atzealdea Baleube ipuin kontalari taldea izango da gaur arratsaldean liburutegian
Haurrei zuzendutako emanaldia izango da eta 17:00etan hasiko da
2019·02·21

Neguko kultur egitarauaren baitan, haurrentzako ekitaldiek ere badute bere lekua. Horrela, gaur arratsaldean Baleube ipuin kontalarien taldeko kideak liburutegian izango dira. Haurrei zuzendutako ipuin kontaketa hori 17:00etan hasiko da eta txikienek istorio ederrez gozatzeko aukera izango dute.