Berriak

Atzealdea Bazurkako biribilgunean eta eskolako patioan zoladura hobetzeko lanak egin dira

Lan horiek 54400 euroko aurrekontua izan dute eta bi eremuen segurtasuna hobetzea dute jomuga

2023·10·27


Bazurka industriaguneko biribilgunean eta eskolako patioan asfaltatze lanak egin dira azken asteetan. Lurzorua egoera txarrean zegoen eremu horietako hainbat puntutan eta gabezia horiek konpontzeko lanak egin dira. Bazurkan egoera txarrean zegoen lurzorua zirkulaziorako arrisku faktore bat zen eta ibilgailuentzat ere ez zen eremu egokia. Eskolako kasuan ere antzeko zerbait esan daiteke; ikasleentzat arriskutsuak izan zitezkeen gune batzuk seguruago bihurtu dira lan horiek eginda.

Udalak bere gain hartu du lan horien kostua eta 54.400 euro bideratu dira bertara.