Berriak
Atzealdea Beharrean dauden herritarrek etxerako otordu zerbitzuaren inguruko informazioa eskuratu dezakete gizarte zerbitzuetan
2026·03·23

Alegia Zainduz egitasmoaren baitan, Alegiako Zaintza Mahaiak Zaintza Plana garatu du. Bertan behar ezberdinak identifikatu dira eta horiei erantzunak emateko bidea egiten ari da Udala. Etxerako otorduen zerbitzuari forma emateko prozesua martxan da eta edozein motako beharrak dituzten herritarrei eskainiko litzaieken zerbitzu bat da. Funtsean, egunean egin beharreko otorduak etxean jasotzeko aukera izango lukete, berau erabiltzeko baldintzak betetzen dituzten herritarrek.
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago nahi duenak, Gizarte Zerbitzuen bulegora jo behar du eta bertan argituko zaizkio izan ditzakeen zalantzak. Interesatuek aldez aurretik txanda hartu beharko dute 943 65 47 68 telefono zenbakira deituta. Udaletik deia egiten zaie beharren bat duten herritarrei, inolako konpromisorik gabe informazioa eskatu dezaten.