Berriak

Atzealdea Behin behinean eskola parean jarri den autobus geltokian aparkatzea debekatuta dagoela gogorarazten da

Autobusa errepide erdian geratzea oztopo eta arriskua da bai erabiltzaileentzat eta baita gainontzeko ibilgailuentzat ere

2025·06·26


Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko lanak direla eta, Larraitz 9 eraikinaren aurreko autobus geltokia eskola parera lekualdatu da behin behinean. Eremu horretan aparkatzea debekatuta dagoela adierazten duen lerro horia dagoen arren, jendeak aparkatzen jarraitzen du eta horrek zaildu egiten du autobusak modu zuzen eta seguruan geratu ahal izatea. Beraz, puntu horretan aparkatzea debekatuta dagoela gogorarazten da eta autobusentzat libre utzi behar dela, errepidean geratzea ez delako segurua ez erabiltzaileentzat, ezta ibilgailuentzat ere.