Berriak
Atzealdea Beistin auzoko argiteria aldatu da eraginkortasun energetikoa hobetzeko
2022·12·21
Udalaren lehentasunen artean energia aurrezpena eta energia berriztagarrien sustapena dago. Zentzu horretan, 2021 eta 2022an zehar zehar proiektu garrantzitsua burutu da herrian. Zehazki Beistin auzoko argiteria publiko osoa LED motako argiekin ordezkatu da, honela aurrezpen energetiko oso nabarmena lortu delarik. Bestetik, Beistin auzoa eta futbol zelaia lotzen dituen bideko farolak ere aldatu dira.
Proiektu hau aurrera eramateko Alegiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.