Berriak

Atzealdea Beldurtzeko modukoa bezain ederra izan zen Alegiako Gau Beltza

Haur eta gaztetxoentzat antolatu ziren tailerretan eta 0,0 zahagiardoan 100 lagun inguruk hartu zuten parte

2023·11·02


Urriaren 31n Gau Beltza ospatu zen Alegian. Kultura batzordearen ekimenez haur eta gaztetxoentzako ekintza ezberdinak antolatu ziren eta beldurgarria bezain ederra izan zela ondorioztatu daiteke. Ipuin kontaketa batekin eman zitzaion hasiera Gau Beltzari eta ondoren, adin tarte ezberdineko haurrei zuzenduriko tailerrak egin ziren, gaiaren inguruan girotuta. 75 gaztetxo inguruk hartu zuten parte.

Iluntzean 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko 0,0 zahagiardoa egin zen plazan eta 40 lagun inguru elkartu ziren. Afalosterako photocall bat prestatua zuen antolakuntzak eta asko izan ziren bertatik pasa eta argazkiak ateratzen aritu ziren gaztetxoak, bakoitza bere mozorroarekin.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie Gau Beltzeko ekintzetan parte hartu zutenei eta baita antolakuntza lanetan aritu zirenei ere.