Berriak

Atzealdea Berdintzen 2021 beka deialdia zabalik martxoaren 22ra bitartean

Euskara eta genero berdintasunaren inguruko lau ikerketa lan egiteko aukera eskainiko dute

2021·03·01


Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BERDINTZEN 2021 beka-deialdia argitaratu du, euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko. Guztira lau beka izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa (programak 30.000 euroko aurrekontua du).

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik eta beken ikerketa-gaiak honako hauek dira:

 

1-Beka: Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.

2-Beka: Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatua.

3-Beka: Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).

4-Beka: Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

 

Esleipendunek bederatzi hilabete izango dituzte ikerketa osatzeko. Azpiko loturan deialdia xehetasun guztiekin kontsultatu daiteke.

PDF
0,8 MB
2021·03·01 Deialdia
Eusko Jaurlaritzak euskara eta genero berdintasunaren inguruko ikerketak egiteko lau bekaren deialdia argitaratu du.