Berriak
Atzealdea Beroa dela eta gaurkorako abisu horia eta biharko alerta laranja ezarri ditu Euskalmetek
Ordurik beroenetan eguzkitan egotea ekiditea eskatzen da eta pertsona zaurgarrienen zaintza areagotzea
2025·06·30
Egun hauetan dugun beroa dela eta, Euskalmetek gaurkorako abisu horia eta biharko alerta laranja ezarri ditu. Tenperaturak 35 gradu ingururaino iritsi daitezke edo gainditu ditzakete eta horren aurrean, arduraz jokatzea eskatzen da. Ahal den neurrian eguzkitan egotea ekiditea, behar adina hidratatzea eta zaurgarrienak izan daitezkeen haur txiki eta adinekoenganako zaintza areagotzea.