Berriak

Atzealdea Berrikuntzekin dator kultur etxeko ikasturte berrirako jarduera eskaintza

Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik eta jarduerak irailaren 29an eta 30ean hasiko dira

2025·09·11


Berrikuntzekin dator kultur etxeko ikasturte berrirako jarduera eskaintza

Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik eta jarduerak irailaren 29an eta 30ean hasiko dira

Alegiako Udalak prest du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean ikasturte berrian eskainiko dituen jardueren zerrenda. Hainbat berrikuntza izango dira aurten eta horietako lehena, zerbitzua eskainiko duen enpresaren aldaketa da. Loiri enpresak eskainiko du zerbitzua eta jardueren eskaintzan ere bada aldaketarik. Berrikuntza modura, cross-training eta yoga jarduerak eskainiko dira eta horrez gain, gimnasioan ere monitore baten laguntza izango dute erabiltzaileek ostegunetan 18:00etatik 19:00etara. Jarduera guztiak irailaren 29 eta 30 artean hasiko dira.

Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik. 3. adinekoen gimnasian izena eman nahi dutenek kultur etxean eman beharko dute. Aldiz, gainontzeko jardueretan izena eman nahi dutenek formulario bidez egin beharko dute. Formularioa irailaren 15ean 9:00etan aktibatuko da.

Segidan duzue jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza.

JARDUERA EGUNAK ORDUTEGIA HASIERA PREZIOA HILEKO ADINA
Cardio Dance Astelehena eta asteazkena

19:30-20:30

Irailak 29

Bazkideek: 27€

Ez bazkideek: 54€

+16
3. adinekoen gimnasia Astelehena, asteazkena eta ostirala 11:00-12:00 Irailak 29 15,50€ +16
Pilates Asteartea eta osteguna 19:00-20:00 Irailak 30

Bazkideek: 27€

Ez bazkideek: 54€

+16
Yoga Astelehena eta asteazkena 16:30-17:30 Irailak 29

Bazkideek: 27€

Ez bazkideek: 54€

+16
Cross Training Astelehena eta asteazkena 18:00-19:00 Irailak 29

Bazkideek: 27€

Ez bazkideek: 54€

+16
Cross Training Asteartea eta osteguna 17:00-18:00 Irailak 30 15,50€ 12-16
Orientazioa gimnasioan Osteguna 18:00-19:00 Urriak 2   +16