Berriak

Atzealdea Bertako eta atzerritik etorritako familiak bazkaltzeko batuko ditu Bizilagunak egitasmoak, azaroaren 14an

Kulturak, zaporeak, ezagutzak, interesak eta esperientziak elkarbanatzen diren bazkari horietan familia gisa parte hartzeko edota dinamizatzaile izateko epea zabalik da

2021·10·21


Bertako eta atzerritik eskualdera iritsitako migratzaileen familia bana aurrez aurre jarriko ditu, berriro ere, Bizilagunak egitasmoak azaroaren 14an. Egun horretan, Euskal Herriko herri askotan mahaiaren bueltan bazkaltzeko biltzen dira familiak, dinamizatzaile baten laguntzaz, elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko. Modu horretara, kultur aniztasuna bultzatzea, eta aurreiritzi eta estereotipoak gainditzen laguntzea da helburua. Ez hori bakarrik: beste herrialde batzuetako gastronomia ezagutzeko aukera paregabea ere bada.

2019an ospatu zen orain arteko azken edizioa, eta aldi artan, 100 bazkari baina gehiago antolatu ziren Euskal Herri osoan zehar, 35 nazionalitateetako 1.000 lagun baino gehiago bilduz.

Aurten, aire zabalean ere bai

Normalean, bi familietakoren baten etxean egin izan dira bazkariak; aurten, ordea, kanpoan egiteko aukera ere eskainiko da: parke, atsedengune edo berdeguneetan.

Norbere etxeko ateak zabaldu eta beste familia batekin otordu bat partekatu nahi dutenek, familia gisa izena eman dezakete, fomularioa betez, 943 321811 telefonora deituz, edo migrazioa@tolosaldea.eus helbidera idatziz. Dinamizatzaile paperean aritzeko berriz, honako formulario hau bete beharko da.