Berriak

Atzealdea Bertako Igogailuak Sariaren bosgarren ekitaldia jokatuko da irailaren 13an Elorri zelaian

Intxurre eta Segura Aizkorri taldeen arteko bost partida jokatuko dira egun osoan zehar

2025·09·01


Irailaren 13an, larunbata, Bertako Igogailuak Sariaren bosgarren ekitaldia jokatuko da Elorri futbol zelaian. Intxurreko eta Segura Aizkorriko talde ezberdinen arteko bost partida jokatuko dira egun osoan zehar eta ondokoa izango da neurketen hurrenkera:

-Kadete neskak. 9:15ean.

-Infantil mutilak, 10:45ean.

-Kadete mutilak, 12:15ean.

-Jubeni mutilak, 15:30ean.

-Erregional mutilak, 17:30ean.