Berriak

Atzealdea Bertako Igogailuak sariaren hirugarren ekitaldia jokatuko da irailaren 9an Elorri futbol zelaian

Infantil, kadete eta jubenil mailetako lau partida jokatuko dira goizez eta arratsaldez Intxurreko eta Segurako taldeen artean

2023·09·04


Irailaren 9an, larunbata, Bertako Igogailuak torneoaren hirugarren ekitaldia jokatuko da Alegiako Elorri zelaian. Intxurre eta Segura Aizkorri Futbol eskolako taldeen arteko lau partida jokatuko dira egun osoan zehar. Goizean infantil eta gorengo jubenilen mailetako partidak jokatuko dira. 9:30ean Intxurre eta Aizkorri Goierri neurtuko dira infantil mailan eta 11:30ean Intxurrek Segura Goierri izango du aurkari jubenilen gorengoen mailan.

Arratsaldean beste bi partida jokatuko dira. 15:00etan ohorezko kadeteen mailako partida jokatuko da Intxurreren eta Segura Goierriren artean eta azkenik, 17:15ean, aipatu bi taldeak ariko dira, jubenilen lehen mailan.