Berriak

Atzealdea Bertako Igogailuak torneoaren lehen ekitaldia jokatuko da larunbatean Elorri futbol zelaian

Intxurre eta Segurako maila ezberdinetako lau talderen partidak jokatuko dira egun osoan zehar

2019·09·05


Hastear den 2019-2020 futbol denboraldiaren atariko modura, Bertako Igogailuak futbol torneoa jokatuko da lehen aldiz larunbatean, irailak 7, Elorri zelaian. Intxurre eta Segura taldeak izango dira nor baino nor eta lau maila ezberdinetako partidak jokatuko dira goizez eta arratsaldez, guztiak gizonezkoenak. Infantil mailako partida izango da goiztiarrena. 9:30ean neurtuko dituzte indarrak Intxurrek eta Aizkorri Goierrik. 11:00etan jubenilen txanda izango da. Arratsaldean beste bi partida jokatuko dira. 15:00etan kadeteak izango dira lehian eta torneoko azken partida 17:00etan jokatuko dute erregional mailako taldeek.