Berriak

Atzealdea Bi garaipen Intxurreko futbolarientzat urteko azken jardunaldian

Jubenilek Idiazabalen aurka irabazi zuten eta infantilek Ostadar menperatu zuten

2016·12·18


Intxurreko futbolariek agurtu dute 2016. urtea. Jubenilek eta infantilek garaipena lortu zutena azken jardunaldiko neurketetan eta kadete mutilek eta gorengoen mailakoek galdu egin zituzten urteko azken partidak. Azpimarratzekoa da Aralar Intxurreko infantilek kopan izan duten hasiera. Larunbatean 0 eta 8 irabazi zuten Ostadarren zelaian eta sailkapeneko lehen postuan dira sei punturekin. Urtarrilean Urnietan jokatuz berrekingo diote lehiari. Jubenilek ere garaipen ona lortu zuten lehen faseko azken partidan Idiazabali 4 eta 2 irabazita. Laugarren amaitu dute 24 punturekin eta 2017an kopa jokatzen hasiko dira.

Egoera berean dira kadeteak ere. Lehen faseko azken partidan 8 eta 1 galdu zuten Beasainen eta bosgarren amaitu ostean, kopa jokatuko dute. Azkenik, gorengoen mailako taldeak 1 eta 2 galdu zuen Urolaren aurka. Urtea hamaseigarren amaitu dute zazpi punturekin eta ea urte berriarekin batera emaitza bolada hobean sartzen diren Santos Irazustabarrenaren mutilak.