Berriak
Atzealdea Bi garaipen lortu dituzte asteburuan Intxurreko futbolariek
2023·02·13

Intxurreko futbolariek bi garaipen lortu dituzte asteburuan jokaturiko partidetan. Etxean jokatu zutenengandik hasita, erregional mutilek kopako lehen garaipena lortu zuten 10 eta 3 Orereta Kafearen aurka. Laugarren postuan daude lau punturekin. Infantil mailako bi taldeek kopako lehen jardunaldiko partidak izan zituzten. Mutilek hutsean berdindu zuten Billabonaren aurka eta neskek 3 eta 8 galdu zuten Usurbilen kontra.
Etxetik kanpo aritu zirenak kadeteak eta jubenilak izan ziren. Kadeteek bana berdindu zuten Aretxabaletaren kontra eta seigarren postuan jarraitzen dute. Jubenilek igoera faseko partida izan zuten Arrasaten eta 1 eta 2 irabazi zuten. Sailkapeneko bigarren postuan daude zazpi punturekin.
Datorren asteburuan talde guztiek atsedena izango dute inauteriak direla eta.