Berriak
Atzealdea Bi garaipen lortu zituzten Intxurreko futbolariek asteburuko partidetan
2021·11·03

Intxurreko futbolariek bi partida irabazi zituzten iragan asteburuan. Jubenil mutilek 3 eta 1 menperatu zuten Ordizia eta sailkapeneko hirugarrenak dira. Larunbatean 11:30ean bigarren dagoen Segura Goierrieren aurka jokatuko dute. Kadete mutilena izan zen asteburuko beste garaipena. Seigarren partida segidan irabazi zuten Ordizian 0 eta 3 eta lehen postuan sendo jarraitzen dute. Asteburuan atsedena izango dute.
Erregional mutilek 0 eta 2 galdu zuten Segura Goierriren aurka. Laugarren postuan dira eta asteburuan ez dute partidarik izango. Gorengo mailako neskek 6 eta 0 galdu zuten Elgoibarren. Lehen itzulia punturik batu gabe amaitu dute eta bigarrenari Realaren zelaian jokatuz emango diote hasiera igandean 10:00etan.
Azkenik, infantil mailako taldeei dagokienean, mutilek 0 eta 4 galdu zuten Idiazabalen kontra. Zazpigarren daude eta larunbatean 10:30ean beraien atzetik dagoen Ordiziaren zelaian ariko dira. Neskek atsedena izan zuten eta larunbatean 10:00etan Billabonaren aurka jokatuz itzuliko dira lehiara.