Berriak

Atzealdea Bi garaipen utzi zituen asteburuak Intxurreko futbolarientzat

Jubenil eta kadete gizonezkoen taldeak izan ziren hiru puntuak lortzeko moduan izan zirenak

2021·09·29


Intxurreko futbolariek bi garaipen lortu zituzten asteburuan jokaturiko lau partidetan. Gizonezkoen jubenil eta kadete mailetako taldeek lortu zituzten garaipen horiek. Jubenilek 2 eta 1 irabazi zioten Billabonari eta kadeteek 7 eta 1 Lazkaori. Erregional mutilek bana berdindu zuten Lazkaoren aurka eta gorengo mailako neskek 5 eta 1 galdu zuten Zestoan.

Asteburuan jubenil mutilak izango dira etxean jokatuko duten bakarrak. Lazkao izango dute aurkari. Erregional gizonezkoek Ostadarren zelaian jokatuko dute, gorengo mailako neskek Mutrikun eta kadete mutilek Idiazabalen.