Berriak

Atzealdea Bide publikoaren erabilera, garbiketa, eta herriko paisaiaren babesa arautzen dituen Udal ordenantzaren behin betiko onarpena argitaratu da GAOn

Ordenantzaren edukia albiste honetan kontsultatu daiteke eta herritarrei bertan zehazten dena betetzeko dagoela gogorarazi nahi zaie

2024·08·20


Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abuztuaren 19an argitaratu zuen Bide publikoaren erabilera, garbiketa, eta herriko paisaiaren babesa arautzen dituen Udal ordenantzaren behin betiko onarpena. Alegiako Udaleko osoko bilkurak maiatzaren 29an eman zion argi berdea eta jendaurreko erakustaldi epea igarota, ez da erreklamaziorik izan. Horrenbestean, behin betiko onarpena jaso du eta indarrean sartu da.

Ordenantzaren edukia azpiko loturan kontsultatu daiteke. Udalak datozen asteetan banatuko duen ALEGIAKO ORRIEren ale batean ere jasoko da ordenantzak biltzen duenaren laburpen bat. Herritarrei ordenantzak zehazten duena bete beharrekoa dela gogorarazi nahi zaie. Adibide modura, kartelak jartzeko panel batzuk jarri dira eta ondoko puntuetan soilik jarri ahal izango dira kartelak:

-Larraitz auzoa 9 (autobus geralekuko markesina). Larraitz ekialdeko lanek irauten duten bitartean errepidearen beste aldean egongo da.

-Larraitz auzoa 2 (Errotatxo).

-Bideberrieta 7 (autobus geralekuko markesina).

-Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea.

-Enparantza nagusia.

-Erbeta parkea.

-Elizpe zinearen ataria.

-Zubi berria (bulebar alderako jaitsiera).

PDF
0,2 MB
2024·08·19 Ordenantza
Bide publikoaren erabilera, garbiketa, eta herriko paisaiaren babesa arautzen dituen udal ordenantza.