Berriak

Atzealdea Bihar 11:30ean UEMAK deituta elkarretaratze bat egingo da plazan ‘Euskararekin bat’ lemapean

Udaleko bi taldeek babesten duten deialdia da eta euskararen aurkako epaiak salatzea du helburu

2025·07·18


Bihar, larunbata, 11:30ean UEMAK deituta elkarretaratze bat egingo da plazan ‘Euskararekin bat’ lemapean. EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Larria da epaia, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten die. Udaleko bi taldeek babesturiko deialdia da eta herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie.