Berriak
Atzealdea Bihar 15:45ean abiatuko da Larraitz auzoko plazatik Txintxarri abesbatzak antolaturiko ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’
2022·12·23
Txintxarri abesbatzak antolatuta ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’ egingo da bihar, larunbata, arratsaldez. Abesbatzak herritarrak kantura gonbidatu nahi izan ditu, urtero abenduaren 24an herrian zehar egiten duten bueltan beraiekin parte hartzeko. Egin diren bi entseguek arrakasta handia izan dute eta herriko hainbat musikarirekin batera, talde ederra ikusiko da bihar herriko kaleetan.
Ekimen horrek bihar, larunbata, 15:45ean Larraitz auzoko plazan izango du abiapuntua. Entseguetara agertzerik izan ez duten baina kantuan atera nahiko luketen herritarrei bertaratzeko deia egin die abesbatzak.